MUSIKA

Hogei euskal artista inguru arituko dira Jazzaldian

Jazzaldiaren antolakuntzak jakinarazi duenez, “Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 51. edizio honetan ere”.

Hala, urtarriletik apirilera arte egindako hautatze-prozesutik ateratako 11 talde arituko dira, tartean, Catalina Gabriel abeslariak zuzendutako Catalina’s Neues Jazz Quintet; Didier Datcharry pianistaren hirukotea, zeinak Tribute to Monty Alexander emanaldia egingo duen, eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies country-jazz talde donostiar gaztea.

Horiekin batera, iaz diskoa grabatu zuten bost taldek joko dute, besteak beste, Miguel Salvador Quartet, Igelaren Banda eta Broken Brothers Brass Band.

Musikene zentroak ere beste hiru banda hautatu ditu, Jazzaldian jo dezaten: The Great Peacocks, Landiblé Sextet eta Wednesday Project.

Azkenik, nabarmendu Rural Zombies pop-rock taldeak ere joko duela. “Gainera, beste talde bat haren kalitatea aintzat hartuta programatu da: Rural Zombies, goraldi  meteorikoa izan  duen pop-rockeko taldea. Jazzaldiko agertoki nagusi batean jardungo du: Heineken Agertoki Berdean”.

Informazio gehiago hemen: heinekenjazzaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button