BERTSOTAN

Bertso Eskolen Eguna eta Bertso Eguna elkarrekin, larunbatean

Bertso Eskolen Eguna eta Bertso Eguna urtarrilaren 26an izango da Barañainen.  Programazioaren barruko saiorik potenteena 19:00etan hasiko da Barañaingo auditorioan eta Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia izango ditu protagonista.

Baina hori heldu baino lehenago egun osoko egitaraua atondu dute bertsozaleentzat. Hala, 11:00etan, Enkarguz emanaldia ikusteko parada egongo da. Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok prestatutako ikuskizuna da, Lanku Kultur Zerbitzuek bideratuta. Jarraian, poteoa, tabernaz taberna: Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa bertsolariak kantari izango dira.

Bazkaria Barañaingo udaletxearen aurrean egingo da, eta horren ostean,  arratsaldeko bertso jaialdiaren ondotik, festa. 21:30ean kontzertuak izango dira Barañaingo udaletxearen aurrean Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button