IKUS-ENTZUN

Zinema, gorputza eta dantza

Bilboko Zinebi jaialdiaren azken edizioan dantza ardatz zuten filmekin osaturiko erakusketa atondu dute La Fundición aretoak antolatutako Dantzaldiaren XIII. edizioaren baitan, Nire gorputza mugitzen da. Dantza eta haren irudiak laburmetraia garaikidean izenburupean.

Bilboko Errekalde aretoan proiektatuko dituzte gaur eta bihar ekimena osatzen duten zazpi film laburrak. Bi saioen hasieran, gainera, Sharon Fridmanen ¿Hasta dónde?- Projects in movement izeneko pieza koreografiko laburra aurkeztuko dute, 19:00etan.

Hala, gaur bi lan ikusi ahalko dira: Equi Voci. Danser Ravel & Debussy (Thierry De Mey, 2011, Belgika.) eta Falling (Adriano Cirulli, 2011, Britainia Handia).

Bihar, halaber, beste bost lan proiektatuko dituzte: Wayne McGregor, a Moment in Time (Catherine Maximoff, 2011, Frantzia); Lost Action: Trace (Marlene Millar / Crystal Pite / Philip Szporer, 2011, Kanada); The Collection (Rosane Chamecki / Andrea Lerner / Phil

Harder, 2010, AEBE); Ora (Phillippe Baylaucq, 2011, Kanada) eta Red Shoes (Lorenzo Recio, 2011, Frantzia).

Egitarauaren inguruko xehetasun guztiak Dantzaldiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button