Sin categoría

Bertso-emanaldi bereziak, Legazpin eta Deban

Legazpiko Bertso-eskolak antolaturik Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua duzue gaur, bertako Agirre Etxeberri parkean, 19:30ean. Eta Deban, Erradikalak gara emanaldi berezia izango da, 22:00etan, Iturri ondoko plazan.

Lehenengoan Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal  eta Eli Pagola bertsolariak arituko dira. Lau bertsolarirekin batera bi musikari, Ixak Arruti eta Gariaritu Otamendi.  Ez da kasualitatea saioko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”.

Erradikalak gara izeneko lanean, Beatriz Egizabal (antzerkilari eta ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria) aritzen dira bertsotan/berritsuketan. Bi partaideen letra hauetan azaltzen da zertan den ikuskizuna: “Erradikalak zarete erraten digute. Eta nahi eta behar baino gutiago pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian”.

Saio gehiago ikusteko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu