BERTSOTAN

“Bertso derbia”, gaur Mungian

Gaur, urriak 4, Bertso derbiaren XII. edizioak, bertsotik futbolaz gozatzeko aukera ederra eskainiko du  Mungiako Olalde Antzokian, 20:00etan.

Athletic eta Real Sociedad Fundazioaren babesarekin, Mungiako Udalak antolatuta kultura, kirola eta euskara sustatu nahi dira ekimen honekin.  Hala, Igor Elortza, Ohiana Bartra eta Etxahun Lekue bertsolari athleticzaleak, Unai Agirre eta Amets eta Maddalen Arzallus neba arreba errealzaleekin aurrez aurre jarriko dira bertsoa eta futbola uztartzen dituen ekimenean. Gai jartzaile lanetan, Andoni Egaña zarauztar beteranoa arituko da. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Bertso norgehiagoka honetan, umorerik eta ‘pikerik’ ez da faltako. Futbola eta bertsoa maite dutenentzako ezinbesteko hitzordua hortaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button