ESZENA

“Su izan nahi” antzezlana berriz oholtza gainean

Metrokoadroka kolektiboak Su izan nahi izeneko antzezlana eramango du berriz oholtzara. Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Javi Barandiaran, Asier Sarasola eta Oier Guillan koadrilak umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinen arteko elkarrizketa proposatzen du Su izan nahi lanarekin.
Lan honetan hotzak dauden bost lagun beroaren bila ari dira, eta haien bizitzetan erabakigarriak izan diren hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa. “Pertsonen bizitzak lotzen dituzten hariak jarraituz eginiko bidaia emozional bat”.

Aste honetan bertan, eta hiru data hauetan, honako herrietan izango dira: Hernanin, urriaren 20an, 20:00etan, Biteri kultur etxean; Laudion, urriaren 21ean, 19:00etan, LHUI gelan; eta Pasai San Pedron, urriaren 23an, 20:00etan, Erti kultur etxean, Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button