LITERATURA

Bertol Arrietak “Alter Ero” ipuin bilduma aurkeztu du

Bertol Arrieta (Zarautz, 1975) idazleak zortzi ipuin berri argitaratu ditu Alter Ero (Susa) bilduman. Liburua gaur goizean aurkeztu du gipuzkoarrak Donostiako Udal Liburutegi sotoan, Ur Apalategi idazlea eta Gorka Arrese editorea ondoan izan dituelarik.

“Goizean ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, igarriko duzu alter ego-a zuregandik askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzen hasi dela. Bertol Arrietaren Alter ero liburu berriko ipuinetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, zorabioaren mugan daude, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik”.

Arrietaren kontakizunetako pertsonaiak anabasan galduta dabiltza, nahasmenduak jota, zalantzati eta noraezean: “Bihotza gaizkitu zaiolako aita ospitalera daraman seme txunditua, maitea galtzeaz batera gainbehera datorren heroi olinpikoa, Julio Cortazarren oinordeko espirituala dela sinetsita dagoen inozoa,…”.

Arrietak Txikira beti hordago! (Erein, 2004) ipuin-liburua idatzi du eta zenbait ipuin argitaratu ditu hainbat argitalpen eta hedabidetan. Zarauztarra, gainera, zinemagintzan ere aritzen da. Hala, Itsaso Urdin Bertikala izenburuko film laburra idatzi eta zuzendu du, eta Feliz Anyo, Oswaldo laburraren testua ere idatzi du Imanol Royo zuzendariarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button