BESTELAKOAK

“Bertatik Bertara” laguntzen programaren proposamenak

Bilboko, Santanderreko eta Gijoneko udalek 2018an Bertatik Bertara laguntzen programaren barruan, kultura-arloko sei proiekturi laguntza emango diete. Aurten guztira 60.000 euro bideratuko dira programa horretara, 10.000 euro ekimen bakoitzeko.

“Dantza garaikidea, arkitektura-arloan emakumeen lana ikusgai jartzea, elbarrientzat artea irisgarria izatea eta gazteen artean jolasaren bidez liburuak eta irakurzaletasuna sustatzea dira proposamenen xedeak. Aukeratutako proiektuek badute egonaldi artistiko bat eta horren emaitzak hiru hirietan ikusi ahalko dira. Gainera, musika elektronikoa, bideo-sorkuntza eta performancea lortzen dituen ekimen bat ere jasota dute proiektuek”.

Proposamenak baloratzeko orduan “kalitatea, interesgarria izatea, proiektuaren bideragarritasuna eta berrikuntza, hiru hirietako gutxienez hiri biko profesionalen artean sareak sortzea, ekimena hiri bitan edo hiruretan garatzea, proposatutako jardueren jasotzaile izango diren pertsonen kopurua eta proiektuak lortzeko finantzazio osagarriaren ekarpena egitea” izan dira kontuan.

Guztira sei ekimen hauek aukeratu dira: La reunión en danza (Asturiaseko dantzaren profesionalen elkartea, Kantabriako Movimiento en Red elkartea eta Euskal Herriko Bizidantza elkartea); Tan cerca de ellas (Asturiaseko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Kantabriako Arkitektoen Elkargo Ofiziala eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritza); El arte como sistema de cambio social. Accesibilidad en el arte urbano (María Menéndez Iglesias eta Luis Olaso); Tres en raya: cultura-juego-lectura (El bosque de la maga colocrí liburu-denda, Gil liburu-denda eta Detalleres); Tres ejercicios de tiro (Cristina Ojea Calahorra, Alexandra García Núñez eta Miriam Isasi Arce) eta Nortocircuito (Alejandra Tassis – Proyecto Pilotu, Les Naves eta Eureka).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button