ARTEA

“Bertatik Bertara” laguntzen 2019ko deialdia

Bilbok eta Santanderrek, 2012az geroztik, elkarrekin kultur proiektuak eta jarduerak sustatzeko hitzarmen bat dute, eta 2017az geroztik, Gijon ere bertan da. Hirurek Bertatik bertara 2019 deialdiaren oinarriak argitaratu dituzte orain. Proiektuak martxoaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira.

Deialdian gehienez sei proiektu hautatuko dira, bakoitzaren gehieneko aurrekontua 10.000 eurokoa izanda, eta “proiektu horiek berritzaileak eta gutxienez, hiru hirietatik bitako kultur agenteek batera jardun izanaren fruitu izango dira. Proiektuok hiru hirietako edozeinetan gauzatu ahal izango dira, baina lehentasuna izango dute bitan edo hirutan gauzatzekoak badira”.

Proiektuok hiru helburuetako bat bete beharko dute: hiru hirien artean harreman egonkorra izango duen kulturako sektore profesionala sortzea, jarraipena ematea, eta aberastea. Bilboko, Santanderreko eta Gijoneko kultur programazioa aberastuko duten proposamenak sortzea da helburua, bai eta hiru hirietan garatzen duten kultur edo sormen arloko profesionalen, enpresen eta bestelako erakundeen artean laneko sareak abian jartzea ere.

Hala, Bilboko Udalak, Santander Creativa Fundazioak eta Gijoneko Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitateko Fundazioak proiektuetarako poltsa bat jarriko dute, 60.000 eurokoa.

Laguntzak zertan diren jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button