ESZENA

“Bertatik Bertara 2020” programan proiektuak aurkezteko epe oraindik zabalik

Deialdiaren epea COVID-19ren krisiak etenda egon ondoren, ekainaren 25era arte, Santanderreko eta Bilboko kultura-sektoreko eragileek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte Bertatik bertara 2020 laguntza-programan. Bertatik bertara programaren bidez lau kultur proiektu garatuko baitira, hiri bateko edo besteko kultur edo sorkuntza sektoreko entitateek sustaturik.

Interesa duten kultur eragileek gaztelaniaz edo euskaraz bidali ahal izango dituzte proposamenak info@santandercreativa.com helbidera. Eskaria egiteko eta programaren oinarriak www.santandercreativa.com webgunean daude.

Guztira, lau proiektu aukeratuko dira, eta horietariko  bakoitzari 10.000 euroko aurrekontua esleituko zaio. Ekimenak honako baldintzak ere ezarri ditu: “hiri bakoitzak lau ekimen horietako bina diruz lagundu eta garatuko ditu, eta, denak ere, hiri batean edo bestean gauzatuko dira, bakoitzaren kultur programazioari erantsita; bi hirietarako jarduerak proposatzen dituztenak lehenetsiko dira. Kultur proiektuak berritzaileak izan beharko dira, eta bi hirietako kultur agenteen -enpresen, profesionalen edo elkarteen- elkarren arteko lanaren emaitza. Ekimenek, gainera, berekin ekarri behar dute bi hirietako lan harremanak eta sareak sortzea eta eratzea eta hiriburu bietako kultur eskaintza aberastea.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button