Nontzeberri

Bertan behera era guztietako ekitaldi publikoak

Bilboko Udalak ohartarazi nahi du bertan behera utzi dituela ekintza eta ekitaldi guztiak. Etenaldiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak era guztietako ekitaldi publikoetarako ezarri dituen murrizketak aintzakotzat hartu eta gutxienez bi asteko iraupena izango du.

Hortaz, bertan behera gelditu dira Kultura Sailak datozen egunetarako programatuak zituen jarduerak: Dantza Plazetan, Poesiaren Munduko Eguna, Bidebarrieta Zientifikoa, Distrito Jazz, Zirkuitua, Pre Fant, Bidaiarien Txokoa, Poltsiko Musika, BilbaoEszenako ikastaroak, BilbaoPoesía Literatura Jaialdiaren XXI. edizioa, eta Euskara Sailak haur, nerabe zein gazteentzat antolatutako programak: Harrapazank, Ikusi eta Ikasi, Zinea euskaraz eta Darabilbo.

Exit mobile version