MUSIKA

“Berriketan”, flamenkoa eta txalaparta uztartuta

Berriketan flamenkoa eta euskal sustraiak fusionatzen dituen ikuskizuna da. La Pulga flamenko dantzariaren eskutik etorri da ikuskizun berritzaile eta aberasgarria Sopela herriko Kurtzioko Kultur Etxera. Emanaldia larunbat honetan izango da, arratsaldeko 20:00etan

Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdinekin uztarturik, perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun ahal izango dira larunbatean.
Oholtza gainera igoko den taldea eskarmentu handikoa da, eta flamenko eta txalapartaren arteko elkarrizketa bitxiak planteatzen ditu; “benetan ikuskizun berritzaile, aberasgarri eta oso sentibera da flamenko eta euskal kulturaren maitaleentzat”.

Askoa Etxebarrieta da La Pulga dantzaria, baina berarekin batera Mikel Aveiro (perkusioa), Adrian Larrañaga (perkusioa), José Gil Giliyo (kaxoia),  Aitor Escobar (gitarra), eta Angel Lopez de Toro (ahotsa) daude, eta denek Berriketan taldea osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button