IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilera, inoiz baino indartsuago

Urtero Lekeition egiten den euskarazko zinemagintzaren inguruko jaialdirik erraldoienak badu edizio berria. Atzo aurkeztu zuten Bilbon euskaraz filmatu denaren errepasoa ederra egiten duen 37. Euskal Zine Bilera, azaroaren 23tik 29ra garatuko dena. Aurtengo edizioa indartsu dator, inoiz baino lan gehiago aurkeztu direlako, eta eraberrituta ere agertuko da publikoaren aurrean, sari berriak ezarri baitira.

Eta hala da, joan den urtean euskal zinearen jaialdiak marka guztiak apurtu bazituen, aurtengo parte-hartzeak harritu egin ditu antolatzaileak. 59 film aurkeztu dira guztira eta horietatik 48 aukeratu. Guztira 30 lan amateur, eta 18 lan profesional.
Aurten pozik agertu dira antolatzaileak, “Euskal Herriko lurralde guztietako lanak jaso baititugu”. Hala, profesionalen sailean 18 film aurkeztu dira: Gipuzkoatik 9, Bizkaitik 6, Lapurditik 2 eta Nafarroa Beheratik 1. Amateur sailean aldiz, 30 lan aukeratu dira; Bizkaitik 18, Gipuzkoatik 8, Arabatik 3 eta Nafarroatik 1.

Filmez gain , eta lehiaketa izateaz gain, bileraren alderdia indartu behar dutela esan zuten atzo. Hori horrela, azaroaren 29an, euskal zinemagintzaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Lekeition.

Baina aurten ere berrikuntzak badaude, eta sarietako arloari badagozkio. Jaialdiko saririk preziatuena, aurten handitu dena, Film Onenaren saria da, eta profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalek 1.900 € eta urrezko antzarra jasoko dute, eta lan amateurrak 1.300 € eta urrezko antzarra. Beste aldetik, kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen sailean, arlo bakoitzeko 1.600 € eta zilarrezko antzarra dira sariak, amateurrean berriz, 1000 € eta zilarrezko antzarra.

Sariekin jarraituz, Antzar Morea eta 500€ko saria banatuko da Lekeition lehenengoz. Sari honekin,  genero ikuspegia hoberen erakutsi eta emakumearen presentzia sustatzen duen lana sarituko da. Aurten ere euskal zinegile gazteen lanak ere bultzatu nahi dira eta hori dela eta Gazte 22 saria emango da. Aurten 10 film aurkeztu dira sari honetara lehiatzeko eta 600 euroko sari berezia jasotzeko.

Baian bada gauza gehiago. Guztia jakin nahi baduzue www.zinebilera.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button