MUSIKA

Berri Txarrakek “Infrasoinuak” zabalduko du Asian eta Ozeanian

Berri Txarrak hirukoteak bira berri bat abiatuko du Asian Infrasoinuak aurkezteko asmoz. Hala, asteon, Hego Korean izango da: ostiralean, Busan hirian eta larunbatean, Seul hiriburuan.

Hego Korea utzi ostean, Txinara joango dira: 29an, Beijing; 30ean, Wuhan; 31n, Chongqing eta otsailaren 1ean, Macau. Gero Tailandian bi kontzertu egingo ditu Berri Txarrakek, eta azkenik, Australian eta Zeelanda Berrian arituko dira, otsail osoan.

Australian bost kontzertu emango  ditu hirukoteak eta Zeelanda Berrian bi. Zeelanda Berriko Christchurch eta Auckland hirietan egingo dituzten kontzertuetan Rise Against taldearekin joko du euskal taldeak, bai eta Australian egingo duen beste batean ere, Adelaidan hain justu.

Martxoaren 10ean, Bartzelonako Razzmatazz aretoan izango dira Berri Txarrekoak, eta 17an, Barakaldoko BECen. Azken hori Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da. Apirilaren 4an, halaber, Madrilgo Rivieran izango dira. Maiatzean, azkenik, Dublinen eta Londresen joko dute.

Informazio gehiago: berritxarrak.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button