MUSIKA

Berri Txarrakek “etenaldi mugagabea” egingo du 2019n bira burutu eta gero

Berri Txarrak talde ezagunak agur esango du epe luze batez, Ikusi Arte Tour 2019 izeneko kontzertu-bira egin eta gero, taldeak 25 urteko ibilbidea betetzen duenean. “Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da. Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta ­siko honi aurre egitea”, iragarri du jakinarazpen bidez Gorka Urbizuk.

Etenaldi mugagabe horren aurretik, taldeak Ikusi Arte Tour 2019 bira “luzea” egingo du. “Ospakizun bira berezia izango da zinez, ez alperrik 25 urte beteko baitira taldearen sorreratik (mende laurden!). Ikusi Arte Tour 2019 honen inguruko xehetasunak datozen egunotan argituko ditugu”. 25 urteko bide horretan Berri Txarrakek bederatzi disko, dokumental bat eta bilduma lan plazaratu ditu.

Urbizuk, halaber, musikari lotuta jarraituko duela iragarri du, xehetasun handirik eman gabe. “Kontzertuen entzuleen artean topatuko gaituzue. Bien bitartean, adierazteko molde berriak bilatuko ditut, exijitzea zilegi den gutxieneko hori elikatzen jarraitu ahal izateko: kantuak sortu eta jendearekin partekatzeko pasioa, alegia. Helduko dira doinu berriak, noiz eta nola ezin jakin momentuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button