ARTEA

Berri Txarrak taldearen “Payola” diskoaren diseinua saritu dute

Gregori Saavedrak (Bartzelona, 1968) diseinaturiko Berri Txarrak taldearen Payola diskoaren azalak ilustrazio grafikoaren esparruko CdeC saria jaso du.

Gregori Saavedra Viladecans herrian jaio zen 1968an eta Informazio Zientziak ikasi zituen. Hainbat publizitate agentziatan lan egin ondoren, 2003 urteaz geroztik freelance gisa aritzen da. Diseinu grafikoaz gain, bideogintzan ere aritzen da. Esaterako, 2005. urtean MTVk antolaturiko MTV Load Project izeneko ekimenean parte hartzeko aukeratua izan zen.

Bere ilustrazioak hainbat hedabidetan argitaratu dira, hala nola, Time, Rojo, NEO2, edo Bis Publishers aldizkarietan. 2009. urtean Unescok munduko 20 ilustratzaile onenetariko izendatu zuen. Egun Londresen bizi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button