MUSIKA

Berri Txarrak, Belako, Ken Zazpi eta Grises, Iruñeko “Tres Sesenta” jaialdian

Iruñeko Tres Sesenta jaialdiaren bosgarren edizioa egingo da ekainaren 10ean eta 11n. Aurten, antolatzaileek bertoko taldeen aldeko apustu nabarmena egin dute.

Hala, ekainaren 10ean hauexek arituko dira oholtzan: Berri Txarrak, Belako, La Moda, Ciclonautas, Monte del Oso eta DJ Göo.

Ekainaren 11n, berriz, artista eta talde hauek izango dira Iruñeko Ziudadelan egingo den jaialdian: Xoel Lopez, Ken Zazpi, Maga, Grises, Baobabs will destroy your planets eta Edu Amnu DJ.

Informazio gehiago: tressesentafestival.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button