ARTEA

Berokiak eta erretratuak

Bilboko Vanguardia galerian Rut Olabarriren eta Eduardo Sourrouilleren Dresser Crab erakusketa ikus daiteke martxoaren 29ra arte. Erakusketan oihalak eta koadroak uztartzen dira.

Objektuekin ehundutako 13 berokitik sortu dira erakusketan paratutako potretak, intimistak, baina ikuslea beldurtu, artegatu eta nahasi egiten dutenak, bestek beste.

Galeriaren arabera, “ezagun duguna, maite duguna, babesleku bihurtzen zaigu, bizi garen lekurik barrukoena eta ilunena da, eta hortik erakutsi egiten da, irudikatu, jantzi eta jaso egiten da, berrenkoadratu, ikus (ez) dezagun. Ezkutukoa agertu egiten da, barne-barnekoari lotutakoa, ezaguna, sakratua, erakusten ez dena, maltzurkeria”.

Informazio gehiago: galeriavanguardia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button