ESZENA

Bernardo Atxagaren emanaldi literarioa, Arriaga Antzokian

Aste honetan kontu asko izango dira ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian. Bernardo Atxagaren literatur ikuskizun berria, Ramper antzezlana, eta Eñaut Elorrietaren kontzertua ondu dituzte uztaileko egitarauaren barruan.

Gaur, berton, uztailaren 21ean, 19:30ean, Bernardo Atxagaren ikuskizun berria estreinatuko du Arriaga Antzokiak: Pange lingua, voglio una pizza. Izenburu  bereziaren nondik norakoak hemen dituzue: Pange lingua, Bernardo Atxagak ume zenean bere jaioterrian entzuten zuen otoitza zen, elizan oraindik latina erabiltzen zen garaietan; eta Voglio una pizza, erlijiozko esperientziatik berrogeita hamar urtera idatzi zuen poema bufoaren izenburua da.
Bi une horien artean, Atxagak Etiopia idatzi zuen, “euskal literatura modernoaren historian jauzia eragin zuen liburua”. Horretan oinarriturik egingo du irakurketa literarioa Joseba Apaolaza aktore ezagunarekin batera.

Bihar, hilaren 22an, Juan Pañosek antzezpen eta bakarrizketa ederra egingo du Arriagan, eta 20ko eta 30eko hamarkadetako pailazo ezagunena zen Ramon Alvarez Escudero, Ramper papera egingo du.

Azkenik, uztailaren 23an, ostegunean, Eñaut Elorrietak kontzertua egingo du Arriagan. Emanaldian hirukote formatuan arituko da, Ruben Caballero (gitarra elektrikoa) eta Txus Aranburu (pianoa) lagun dituela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button