BESTELAKOAK

Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorika, 1970eko hamarkadan Bilbon bizitakoaz

Bilboko Kafe Antzokiak hitzordu interesgarria ondu du asteazkenean, 11:00etatik aurrera. Bernardo Atxagak eta Ruper Ordorikak 1970eko hamarkadan Bilbon bizitakoak izango dituzte hizpide, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin solasean izenburupean. Kafe Antzokiaren arabera, “euskal kulturako bi izen handi, hitzen haritik tiraka, euren ibilbideak, Bilbo, 1970eko urteen testuingurua eta beste hainbat kontu hizpide”.

Idazlea eta musikaria, hain justu, 1977an eratutako Pott Bandan aritu ziren elkarrekin. Izen bereko aldizkariaren ingurua garatu zen taldea –sei ale argitaratu zituzten-, eta 1980an desegin zen. Egitasmoan beste sortzaile batzuk ere parte hartu zuten, tartean, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi, eta Joseba Sarrionandia.

Haien asmo nagusia argitaletxe bat sortzea izan zen. Pott banda: “Bi hitzetan adieraziko dizuegu zertan den geure konplotta. Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon […]. Bihen [sic] bitartean, hau bezalako panfletoen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button