MUSIKA

“Aitzina Folk jaialdia”, elkartasuna eta musika

Gasteizko IV. Folk Musika Jaialdi Solidarioa 3tik 29ra bitartean egingo da Gasteizeko hainbat espaziotan eta Amurrio herrian ere. Folk musika eta elkartasuna eskutik helduta joango dira ataxia-telangiektasia izeneko gaixotasun arraroak eragindakoei laguntzeko.

Jaialdiak duen helburua gaixotasun hori ikertzeko dirua lortzea da, bai eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzea eta horixe bermatzea ere, gaixotasuna ikusarazten den bitartean. Baina bestetik, folk musikaren barietatea eta aberastasuna ere zabaltzea.

Aurreko edizioetan Carlos Nuñez, Oskorri, Kepa Junkera, Ana Alcaide edo Titiriteros de Binéfar taldeak izan dira. Aurtengo kartela ere ez da makala izango: BalFolk, Ander Zabaleta & Eclectic Celtic Band, Garikoitz Mendizabal & Aitor Furundarena, Ordago Folk, Korrontzi, Luar Na Lubre, Vibra-Tó eta abar.

Noiz, zer eta non jakin nahi baduzue, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button