MUSIKA

Buffalo taldeak zabalduko du Goierriko Jazzaldia

Gaur hasiko da Goierriko Jazzaldia Buffalo hirukotearen kontzertuarekin, Amonane tabernan, 22:30etik aurrera. Zarauzko talde instrumentala da Buffalo. 2008an eratua, jazz-rock eta post-rock estiloak jorratzen ditu. Oraintsu, 1981 izenburuko doinua plazaratu du, zeina irailean plazaratuko duten lan berriaren aurrerapena den.

Goierriko Jazzaldia, halaber, larunbatera arte luzatuko da. Hala, ostiralean, Combo Jazz taldeak joko du, Ordiziako Plaza Nagusian, 18:30etik aurrera. Combo Jazzek emanaldia amaitu eta gero, 19:30ean, Sky Beats igoko dira oholtzara, eta azkenik, 23:00etan, Rachel Therrien Quintet.

Larunbatean, Juan Ortiz Tokyo Trio eta Gianni Gagliardi arituko dira Aramako parkean, 19:00tatik aurrera. Jaialdia Funkdamental bandaren kontzertuarekin amaituko da, Aramako parekan, 23:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button