MUSIKA

“Bernaola Festivala” abendu bitartean, Araban

Bernaola Festivalaren XV. edizioa martxan dago abenduaren 3ra bitartean, Gasteizen eta Araian. Bertan, besteak beste, sorkuntza berriko musika egiten duten Alexandra Greffin-Klein, Alexis Descharmes edo Jeff Kaiser musikariak bilduko dira.

Bernaola Festivala musika berriaren sorkuntza biltzen duen ekimena da, bestelako diziplinekin ere uztartzen dena, hala nola, teknologia berriak, edota dantza, bideogintza, pintura, eta abar. Horrekin guztiarekin abangoardiako musikaren koktel interesgarria sortzen da, non ospe handiko konpositoreak eta artistak biltzen diren.

Musikagileekin batera dantza ere protagonista izango da, eta Monica Valenciano (2012. urtean, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak Dantzako Sari Nazionala eman zion) dantzariaren pieza ikusteko abagunea izango da, azaroaren 17an, 19:30ean, Artiumen.

Festibalaren kontzertuak Gasteizeko Jesus Guridi Musika kontserbatorioan, Artiumen, Arte Ederren Museoan, eta Araiako San Pedro elizan izango dira.
Azaroaren 1ean, 19:30ean, Espai Sonor taldea izango da Jesus Guridi Musika kontserbatorioan. Eta datozen asteetan, Sirius & Friends, Drumming, Ensemble Sinkro, B.Chavarria-Aldrete, Dzast Ahotsak edota Anna Margules musikariak eta taldeak entzuteko aukera izango da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button