IKUS-ENTZUN

Bermeoko “Gorefest”, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia

Bermeoko, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia, Gorefest, barikuan abiatuko da. Aurtengoa, XVII. edizioa izango da, eta Bermeoko Spookypheria Productions elkarteak antolatu du ekimena Udalaren Gazteria Sailarekin elkarlanean. Bertan hamar film labur eta bi luze erakutsiko dira. Kale animazioa eta desfilea ere izango dira aurtengo Gorefest zinema jaialdian.

Antolatzaileen arabera, “Gorefestaren giroa beldurrezko zinemaren eta heavy-metalaren arteko hartu-eman zuzenean oinarrituta egongo da aurton”. Eta hori antzematen da berehala kartelean bertan, izan ere, In Mute metal taldearen abeslaria den Estefanía Garciak parte hartu du.

Jaialdiaren ateak 20:30ean zabalduko dira, eta ondoren, 23:00ak inguru, bi film luze eskainiko dira. Pantailaratuko diren lanak honakoak dira: Mr. Dentonn (Ivan Villamel), Into The Mud (Pablo Pastor), You’re gonna die tonight (Sergio Morcillo), Behind (Angel Gomez Hernandez, Night Of The Slasher (Shant Hamassian), Servicio de habitaciones (Saul Gallego), Un hombre dulce (Javier Chavanel), Por eso no tengo hermanos (Paco Cavero), Verde Pistacho (Paco Cavero)  eta The App (Julian Merino).

Betiko lez, mundu osoko film laburren emanaldiarekin, terrorearekin, gorearekin, suspensearekin eta umorearekin gozatzeko aukera paregabea egongo da kostaldeko herrian.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button