ARTEA

Berlineko Harresiaren erorketa Zarauzko Photomuseumen

Zortzi argazkilariren lanen bitartez, Berlineko harresiaren erorketaren une eta aspektu ezberdinak aurkezten dira. Batzuek kazetariak, naturalki eman zuten harresiaren erorketaren berri; beste batzuek aldiz, arkitekturan oinarritu ziren, eta hirugarren batzuek mendebaldearen eta ekialdearen arteko koloreak kontrajarri zituzten.

Bakoitzak bere momentu historiko hori nola bizi zuen erakutsiz, Thierry Buignet-en, Harald Hauswald-en, André Kirchner-en, Barbara Klemm-en edo Maurice Weiss-en irudiak ikusi ahal dira.

Erakusketaren antolatzailea Branderburgoko Atea Fundazioa da, eta dokumentu hauen bitartez duela 20 urte izan zen gertaera birgogoraztea nahi izan dute.

Erakusketa abuztuaren 29ra arte ikusi ahal izango da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button