IKUS-ENTZUN

Bergarako Zineklubak emakumearen gaia jorratuko du martxoan

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Bergarako zineklubak zenbait filmen emanaldiak antolatu ditu Emakumeak gaipean. Film guztiak Zabalotegi areotan izango dira, 20:00etan.

Kim Longinotto zuzendariaren Pink Saris (Erresuma Batua-India)  film indiarraren emanaldiak zabalduko du ekimena, martxoaren 4an. Jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin pantailaratuko da emakume indiarrek euren eskubideen alde burututako borroka lantzen duen pelikula hau.

Lan honetan neskatilen bizitza latza kontatzen da. Sampat protagonista, beste asko bezala, ezkontzera behartu zuten oso gazte zela, eta tratu txarrak eta esplotazioa bizi izan zituen senarraren familiarengandik. Haiengandik ihes egin zuen eta orain urteak daramatza emakumeen eskubideen aldeko borrokan, Uttar Pradesh eskualdean, Indiako iparraldean. Kasu bera da Rekharena. Hamalau urteko neskatila, kasta baxuenekoa izateagatik ezkontzen utzi ez dien familia bateko gizon batek haurdun utzitakoa. Adibideak milaka, eta zorigaiztoa ere bai.

Honen ostean programatu diren saioak honakoak dituzue: matxoaren 11n, Lilja 4-Ever (Lukas Moodysson); matxoaren 18an, Hannah Arendt (Margarethe von Trotta); eta martxoaren 25ean, Short Term 12 (Destin Daniel Cretton).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button