IKUS-ENTZUN

Bergarako zine-klubak hiru film aurkeztuko ditu azaroan

Bergarako zine-klubak hiru filmez osatutako egitaraua ondu du azaroan, Zabalotegi Aretoan. Lehenengo emanaldia, azaroaren 3an egingo da, 20:00etan: The broken circle breakdown (Alex Van Groeningen, 2012, Belgika).

Filmak country-banda batean jotzen duen bikote baten istorioa kontatzen du. Elkar maite dute, eta musika pasio bihurtu zaie. Zazpi urte grinatsuren ostean, oso konbentzionala ez den bikoteak neskato bat izango du, baina neskatoak gaixotasun larri bat pairatuko du, eta orduan, bikoteak alabatxoa zaintzen xahutuko ditu indar guztiak.

Azaroaren 19an eta 26an, beste bi film izango dira ikusgai: Chema Rodriguez zinegilearen Anochece en la india eta Adriana Estradak zuzendutako Tierre de Mujeres dokumentala, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button