MUSIKA

Nudozurdo, Izaro eta Guadalupe Plata, “BBK Live Bereziak” egitarauaren baitan

Aurten uztailaren 6tik 8ra egingo den BBK Live jaialdiaren aurretik, ekainean, doako zenbait kontzertu egingo dira Bilboko hainbat aretotan, BBK Live Bereziak izenburupean.

Lehenengo kontzertua ekainaren 3an egingo da, Stage Live aretoan: Nudozurdo hirukote madrildarra. Taldeak Voyeur Amateur (Mushroom Pillow, marzo 2017) lana aurkeztuko du.

BBK Live Bereziak egitaraua beste hiru kontzerturekin osatuko da: ekainaren 15ean, La Plata (Valentzia) eta Franco (Bilbo), Shake aretoan; 16an, Izaro (Donostia) eta Grande Days (Granada), Santana 27n, eta, amaitzeko, 23an, Guadalupe Plata (Ubeda, Jaen), Bilborocken.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button