Nontzeberri

Bergarako Elektronika Topaketa 2013

Kogollo Party Krew kolektiboa 2004an jaio zen Bergaran, eszenari musika elektronikoaren era askotako musika-aukeraketa emateko asmoz beti, jai eta dibertsio giroan.

Horien esku datoz Bergarako Elektronika Topaketa hauek, herri horretan, irailaren 28an garatuko direnak. Entzunaldi dezente egongo dira baina horretaz a parte beste kontu batzuk, batez ere musika tailerrak.

Parte hartuko duten kolektibo, talde eta artista batzuk honakoak dituzue: Amsia, La-Tox, Munlet, Mitx, Makala, Kino Internacional, Ene!, Korrupted Brothers, Garmen, Beato, Beba & Panda, Galiano, eta abar.

Informazio guztia ekimenaren webgunean ere eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version