ESZENA

"Euria esan eta euria erortzea" lana Max Sarietan hautatua

Gaitzerdi Teatrok beste hamahiru talderekin lehia egingo du Errebelazio Max Sariarengatik XIV. edizio honetan, Kordobako Antzokian maiatzaren 9an ospatuko dena, alegia. Guztira Estatuko 14 talde dira eta hamalau horietatik bat izango da irabazlea. Hala ere, Max sariak banatzeko galaren egunera arte ez da jakingo zein den, eta, beti bezala, Jon Brossa gogoratuak diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramango du etxera.

Euria esan eta euria erortzea, Gaitzerdi Teatroren lana hauxe da. Edozein eraikiren edozein patio. Ikuspuntuaren arabera, egun ona edo txarra. Biztanleak patiora jalgitzen dira. Eta orduan, igarobide hutsa, elkarrizketa eta topaketa hutsalen aterpea den leku
hura, amets eta amesgaiztoen espazio bilakatzen da, non denbora eta espazioa malguak eta amaigabeak diren.
Lantzean behin, helduen begiekin galdutako haurtzarora begiratuko balu legez. Pertsonaiak, orduan, apurtutako ispilu baten zatietan islatzen dira, egunerokotasuneko egoeren atzealde poetikoa erakutsiz.

Taldea ikuskizunerako ideiak ikertzen hasi zenean ezaugarri plastikoa zuten eszena asko sortu zituen. Gaur egungo ikuskizunak irudi horietatik edaten du. Ametsetako ikusmen poetikoa erakusteaz gain, ideia hori azpimarratzen zuten testuak txertatu dira. Joseba Sarrionaindiaren imajinario poetikoan askatasunez oinarritu da taldea lana ekoizteko.

Zuzendaritza eszenikoaz Borja Ruiz arduratu da eta obran parte hartzen duten aktoreak Yolanda Bustillo, Maria Goirizelaia, Sara Gonzalez, Oskar Garcia, Karol Benito, Joseba Uribarri, Ane Pikaza, Iosu Florentino eta Juana Lor dira.
Nontzeberrik Ane Pikazari egindako elkarrizketa hemen duzue.

Arte Eszenikoen Max Sariak Egile Fundazioaren eta Egile eta Editoreen Elkartearen (SGAEren) ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzako onespena handiena dira.

Nonzteberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button