BESTELAKOAK

“Berbertan” zikloa Plateruenan, generoaz mintzatzeko

Gaur bertan hasiko da Plateruena kulturgunean Berbertan elkarrizketa zikloa. Aurreko  edizioetan hainbat gaia jorratu dituzte, eta horretan datza, hain zuzen ere, ekimen hau, gai bat jorratzean. Aurtengo gaia generoa izango da.

Gaur abiatuko den programaren lehen saioan, Nagore Uriarte Hamaika telebistako kazetariak Idoia Torregarai elkarrizketatuko du Generoa Humorean gaian saontzeko asmoz.

Hurrengo saioa datorren asteko asteazkenean, hilaren 18an, izango da eta hitzordu horretan Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendaria eta Oihana Etxebarrieta bilduko dira generoak umeen ipuin eta jolasetan duen eragina komentatzeko.

Hilaren azken asteko hizketaldian, hilaren 25ean, generoa eta dantza tradizionalaz arituko dira Izaskun Ellakuriaga Bizkaia Irratiko kazetaria eta Oier Araolaza dantzaria.

Hala, datozen hiru eguaztenetan 19:00etatik aurrera, generoaz mintzatzeko plaza berria dago Durangon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button