ESZENA

Sormena, komunikazioa eta dantza-praktiken gizarteratzeko topaketak

Datorren abenduaren 10 eta 11n, Ikerketa Performatiboaren Nazioarteko I. Topaketak garatuko dira Bilboko Bizkaia Aretoan. Hala, abenduaren 10ean, Dantza eta espazio publikoa(k) gaia jorratuko da, eta abenduaren 11n, Sormen-prozesuak dantzan eta Sormena, heziketa eta dantzaren gizarteratzea izeneko proposamenez eztabaidatuko da.

Ikerketa Performatiboaren Nazioarteko I. Topaketako txostenean honelaxe azaltzen da jardunaldien helburua: “Dantza-praktikak beste praktika artistikoekin elkarrizketa emankorra ezartzeaz gain, giza eta kultur ehunean diren hainbat gertakari, galdekizun eta tentsio garaikidetan inplikatu dira.
Aldi berean, dantzaren objektua konplexu samar bilakatu da, diziplinarteko hurbilkerak eta ikerketa zein ezaguera forma berriak eskatuz.
Testuinguru honetan, praktika eszenikoen bitartez burutzen den ikerketak ikerketa-programa berria sortarazten du. Programa hau egungo eskenan eta pentsamoldeetan suertatzen ari diren gertakari eta transformazioak aztertzeko helburuarekin plazaratzen da (…)”.

Hortaz, topaketok dantza-praktikaren bidezko ikerketarako esperientziak eta bizipen harreman-espazioak zabaldu nahi dituzte, praktika artistikoak adiera emateko eta zabaltzeko helburuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button