BESTELAKOAK

“Berbagunea” ekimena garatzen ari da gaur, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroan izan da gaur Nontzeberri  Berbagunea euskara praktikatzeko egitasmoa nola doan zuei erakusteko asmoz.  Egitasmoaren  informazioa astelehenean eman genizuen eta gaur, egitasmoa zuzenean ikusteaz gain,  parte hartzea ere nola doan ikusi nahi genuen.

Dakizuenez,  Bilboko Udalak, Foru Aldundiak eta Bilboko euskaltegien sareak sustatutako ekimenaren zortzigarren edizioa da gaur garatzen ari dena. Denon artean euskara eraiki da aurtengo leloa, eta  lelo hori errealitate bihurtu nahian, euskaldunen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topaketa da Berbagunea ekimena. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz jakin eta hitz egiten dutenak edota euskara ikasten ari direnak, gazte zein heldu, mahai baten bueltan elkartu eta gai baten inguruan euskaraz jardutea da. Hortaz, euskara aberastu edota berba egin nahi duen orok du ekimen honetan lekua, izan euskaldunzahar zein auskaldunberri.

Esan bezala, gaur Azkuna Zentroan bertan egon gara eta Aitziber Olabarrieta, Berbaguneko koordinatzailea  ere harrapatu dugu.  Hona hemen beraz, bere ahotik, goiz honetan jasotakoa eta ekimenari buruz berak esandakoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button