MUSIKA

Berantevillako Ibaiuda jaialdia

Antzerkia eta musika izango dira protagonista Berantevillako Ibaiuda jaialdian. Aurtengoa laugarren edizioa da, eta uztailaren 15ean ospatuko dute.

Musika eta antzerkia uztarturik etorri da aurten publiko guztiari zuzenduta dagoen Ibaiuda jaialdiaren laugarren edizioa. El Capitán Elefante taldearen kontzertua izango da unerik potenteena, baina Tomaccos, Ciudadano 49  eta The Gratix taldeek ere kontzertu interesgarriak eskainiko dituzte.

Orotara,  40 musikari igoko dira jaialdiaren oholtzara, eta herriko kaleetatik ere zer entzun eta zer ikusi egongo da, tartean, musika-txotxongiloak (Nolo konpainia), Berantevillako musika eskolaren kontzertua, MC dantza akademiaren erakustaldia, Mireia Miracle antzerki-dantza, El Gran Rufus kale antzerkia, edo Zig Zag Circo.

Añanan duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button