ARTEA

Isaac Cordalek “Giza komedia” aurkeztu du Bilboko SC Gallery-n

Isaac Cordal artista galiziarrak eskulturez eta dokumentazio grafikoz osatutako Giza komedia izenburuko erakusketa paratu du Bilboko SC Galleryn. Cordalek Bilboko kaleetan egindako interbentzioetatik lortu du erakusketan jarritako materiala.
Galiziarrak Euskal Herrian egindako estreinako erakusketa da eta Cement Eclipses izenburuko priektuari lotzen zaio. Zabalik dago apirilaren 28ra arte.

Gune publikoetan gauzatutako esku-hartzeak dira, efimeroak edo iraunkorrak, espazio publikoaren arabera. Egitasmoak eskultura eta argazkigintzak uztartzen ditu; eskultura, hain justu, hiri-instalazioak sortzeko abiapuntu gisa erabiltzen ditu; argazkigintza, berriz, azken prozesu edo prozesu dokumental gisa.

Prozesu horretatik sortutako piezak txikiak izan ohi dira, 15-20cm, eta porlan pintatuan eginak. Masa sozialaren jokabidea kritikatzea du xede; batez ere, gizakiok naturarekin dugun lotura hondatua aztertu nahi du. Hala, obretan gizaki garaikidea ageri da, egunerokotasuneko zereginak betetzen.

Aisialdia, autobus-geltokietako itxaronaldiak, ezbeharrek eragindako heriotzak edo familia-hiletak dira Cordalek jorratzen dituen gaiak. Eskulturak, bestalde, toki arruntetan kokatzen ditu: teilatuetan, hustubideetan…

Artista galiziarrak 2006an hasi zuen proiektu artistiko hori, eta dagoeneko hainbat hiritan garatu du, tartean, Berlin, Hanoi, Bogota eta Zagreb.

Informazio gehiago: scgallery.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button