Nontzeberri

Beran, euskal zinema aire zabalean

Gaur, uztailaren 3an, 22:00etan, eta Berako Herriko etxeko plazan, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak (Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa) filma ikusteko parada egongo da.

“Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien bizitzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete… baina azken finean, loreak besterik ez dira”.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren euskarazko filmak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko hautagai aukeratu zuten, ingelesez besteko film onenaren kategorian.

Pandemiak ekarritako protokoloak aplikatuko dira: filma ikustera sartzean gel hidroalkoholikoa erabili beharko da; maskara paratzea gomendatzen da; edukiera mugatua da, eta aulkiak 1,5 m distantziara kokatuko dira.

Exit mobile version