Nontzeberri

Berako XX. Kafe antzerki zikloaren azken zita

Berako Kafe Antzerki Zikloaren XX. edizioa hil osoan egiten ari da euskarazko antzerkia ostatuetara eta jendea biltzen den tokietara eramateko helburuz.

Aurreko asteetan, Ay Teatro! taldeak Zaharrak berri, eta J. Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinezek Irripar Txou antzezlanak ikusteko aukera egon da.

Azaroaren 30ean azken saioa izango da, 22:30ean, Errekalde ostatuan. Atauts taldearen Gudua antzezlanarekin. “Guru bat eta emakume bat taula gainean. Emakumea Guruaren kontsultan dago, galdetzen, jakinminez. Energia ez dela sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik, esaldi sonatua gida harturik, Atauts Sortzaileak lan orijinal hau eroango du Berara.  Obra Asier Hernandezek zuzendu du, eta Dorleta Urretabizkaia aktorea izango da Asier Hernandezekin batera.

Argibide gehiago: www.berakoagenda.eus

Exit mobile version