ESZENA

Berako XX. Kafe antzerki zikloa hastear

Berako Kafe Antzerki Zikloaren XX. edizioa azaroaren 9an hasiko da. Ekimenaren helburua euskarazko antzerkia ostatuetara eta jendea biltzen den tokietara eramatea da.

Lehen emanaldia aipaturiko egunean izango da, 22:30ean, Lixoia ostatuan. Bertan Ay Teatro! taldeak Zaharrak berri antzezlana eskainiko du. “Bi aktorek (Nerea Gorriti eta Barbara Rivas) hiru pieza labur satirikoz osatutako antzezlan klandestinoa eskainiko diote publikoari, musika eta dantzarekin batera, tradizioa gaur egungo errealitatearekin nahastuz: aurreiritzi sozialak, berdintasuna lortzeko emakumearen borroka, etab”.

Azaroaren 23an, 22:30ean, emanaldia Xuga ostatuan izango da, eta hor, J. Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinezek Irripar Txou eskainiko dute. “Elkar ezagutzen ez duten bi lagun eszenatoki gainean. Zer gertatuko da biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean?”

Azken emanaldia, azaroaren 30ean izango da, 22:30ean, Errekalde ostatuan. Atauts taldearen Gudua antzezlana ikusteko parada egongo da. “Guru bat eta emakume bat taula gainean. Emakumea Guruaren kontsultan dago, galdetzen, jakin-minez. Lan orijinal hau Asier Hernandezek zuzendu du, eta Dorleta Urretabizkaia aktorea izango da Asier Hernandezekin batera.

Argibide gehiago: www.berakoagenda.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button