ESZENA

Berako XVIII. Kafe-Antzerki Zikloa

Ostiralean, azaroaren 4an, abiatuko da Berako Euskara Batzordeak antolaturiko Berako XVIII. Kafe-Antzerki Zikloa. Azaroan hiru doako emanaldi programatu dira.

Lehen hitzordua, jardunaldiak hastearekin bat eginez, Homofobikak taldearen eskutik etorriko da. Bere obrak Sarean kateatuak izena du eta Errekalde ostatuan ikusi ahalko da gaueko 10:00etan hasita.

Datorren asteko ostiralean, azaroaren 11n, bigarren hitzordua da, ordu berean. Kasu honetan Xentimorik gabe taldeak Putinen guardasola antzezlana aurkeztuko du.

Azkenik, azaroaren 19an, larunbatean eta 20:00etan, Bazen behin clown taldeak Sexijentziak askatuz taularatuko du Lixoia Ostatuan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button