MUSIKA

Benjammin, Argizulo Dub & Txalapardub eta Tacumah Reggae Band, Dabadaba Reggae Fest jaialdian

Urtarrilaren 30ean, Dabadaba Reggae Fest jaialdia egingo da. Festa tropikal horretan ondoko artistek parte hartuko dute: Benjammin eta  Rude Kanka Sound, Argizulo Dub & Txalapardub eta Tacumah Reggae Band.

Jaialdia 22:00tan hasiko da, Tacumah Reggae Band taldearen emanaldiarekin; Donostia inguruko roots-reggae taldea da. Gero, dub giro pisutsu eta ilunak eta txalaparta doinuak uztartzen dituen ikuskizuna izango da, Zestoako Argizulo Dub & Txalapardub-en eskutik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Argizulorekin batera zenbait artista gonbidatu ere etorriko dira”.

Amaitzeko, Benjammmin abeslaria Rude Kanka Sound donostiarrarekin batera arituko da. Benjammmin Bartzelonan bizi den kantari eskoziarra da, eta bere estiloan reggaea eta soula batzen dira.

Informazio gehiago: dabadabass.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button