MUSIKA

Skatalites bandak Bilbon joko du bere 47. urteurrenean

Reggae estiloaren eta oro har Jamaikako musika guztien aitabitxiek Bilboko Kafe Antzokian joko dute azaroaren 3an, osteguna.

Izan ere, Skatalites 1963 eta 1964 urte bitartean eratu zen, eta handik aurrera etorriko zen Jamaikako musikaren hazia izan zen, hala nola, ska, reagge-a, dub-a edo ragga-a.

Munduko Bigarren Gudaz geroztik taldekideek ibilbide luzea egin zuten askotariko orkestretan. Eskarmentu hori ezinbestekoa izan da haien musikan bestelako osagaiak gehitzeko, tartean, mamboa, jazza eta rhythm & blues-a.

Oraintsu Lloyd Knibb jatorrizko bateria jotzailea zendu da eta haren omenez egingo dute Bilboko emanaldia. Taldeko liderra, halaber, Lester Sterling saxo-jotzailea izaten jarraitzen du, aldamenean Val Douglas (baxu) edo Kevin Batchelor (tronpeta) musikari handiak dituelarik.

Banda historiko hau Bilboko Kafe Antzokian izango da azaroaren 3an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button