IKUS-ENTZUN

Benito Ansola Bekarako lanak aurkezteko azken asteak

Benito Ansola bekak uda baino lehen aurkeztu zituzten Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Sonia Perez Anguerak (Topaguneko Gazte Saileko Teknikaria), Maitane Leizaolak (Bizkaiko Foru Aldundiako Gazteria Saileko Zuzendaria) eta Benito Ansolak (Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sortzailea).

Bekak gazte sortzaileei zuzendurik daude, eta euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzea du helburu. Bekak jasotzeko, lanaren proiektua bidali beharko dute zale guztiek irailaren 27a baino lehen.
Bekadunak zeintzuk izango diren Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran iragarriko da azaroaren 27an. Ondoren, egile sarituek datorren urteko maiatzaren 27ra bitartean izango dute astia lana behar bezala eginda entregatzeko.
Oso interesantea da Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean hedatuko direla beka lortzen duten lanak.

18 eta 35 urte arteko egileek bidali behar dituzten 9 eta 18 minutu arteko lanetan euskarazko presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa.

Beka hauetan aurkezteko oinarri guztiak Topaguneako webgunean dituzue.

Topaguneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button