MUSIKA

The Dirty Pink Ladies taldeak bideoklip berria sareratu du

The Dirty Pink Ladies (TDPL) Iruneko rock hirukoteak Sunrise Orchestra izenburuko lehendabiziko lan luzea argitaratu du Bloody Hotsak zigiluaren eskutik. Gipuzkoarrek 60ko eta 70eko doinuekin jantziriko bederatzi kantu gogor jaso dituzte.

TDPL Alain Martinez, Urko Roa eta Jon Gracia musikariek osatu zuten 2005 urtean. Urtebete beranduago The Return to the Action! bost kantuko EPa plazaratu zuten. Lan horretan, talderaren hastapenetako hots gordin eta zuzenekoak apur bat alderatu eta Bon Scott-en AC/DC eta 60ko hamarkadako MC5 tankerako taldeen eraginak antzematen hasten dira.

Grabazio hori urte eta erdiz hainbat agertokitan aurkeztu ondoren, Bloody Hotsakek plazaratu berri Sunrise Orchestra lana prestatzen hasi ziren Rakel Canales piano jotzaile eta abeslariaren laguntzarekin. Beti ere, soinu pertsonalagoa bilatzeko asmoz. Orain, disko horretan biltzen den Too old to cry kantuaren klipa sareratu dute.

Diskoaren grabazioa Mik estudioetan egin zuten eta nahasketa eta masterizazioa Karlos Txap Osinagak egin ditu. Azal urdin argiarekin jantzita datorren diskoan, 60ko eta 70eko hamarkadako hard eta psych doinuak nahasten dira indar handiko doinuak josteko. AEBetako talde klasikoen eraginaz gain, Europako iparraldeko banda garaikideen zantzuak ere antzematen dira, hala nola, Soundtrack of our Lives, Baby Woodrose edo Sewergooves.
Laburbilduz, TDPL taldean gitarra riffak dira protagonistak, sei sokek eragindako elektrizitate eta energia, laba beroa isurtzen duen sumendia.

Bloody Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button