IKUS-ENTZUN

“Bendita Tú” emakumeek zuzendutako zikloan genero gaiak ardatz

BilbaoArteko Art House Zinemak Bendita Tú ekimenaren eskutik, film laburren emanaldi bikoitza ondu du, gaur, azaroaren 4an, arratsaldeko 17:00etan eta 19.00etan, hain zuzen.

Bendita Tú jaialdiaren hirugarren edizioa da honakoa,  Bilboko BilbaoArte Fundazioak eta Argentinako Buenos Aireseko Recoleta Kultur Etxeak elkarlanean egingo dutena. Hala,  Espainiako edo Argentinako ekoizpeneko zortzi filma labur proiektatuko dira, guzti guztiak emakumeek zuzendutakoak eta genero-gaiei eskainitakoak. Proiekzioen ondoren solasaldiak izango dira, eta horien bidez, bizi dugun gizarteen barruan emakumearen rola gogoratu, zalantzan jarri eta sustatu nahi dira.

Lanak deialdi ireki baten bidez aukeratu dira, eta ondoren epaimahai ezagun batek, Sabrina Farji (zuzendari/gidoilaria), Soledad Laici (ekoizlea) eta Itxaso Díaz eta Higinia Garay (II. Bendita Tú 2018 edizioko arduradunak), herrialde bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituzte. Film labur argentinarrik onenaren saria jasotzen duenak FUCk  Zinemaren unibertsitatean ikastaro bat egiteko aukera izango du; eta Espainiako film labur onenaren saridunak, aldiz, La Quinta del Sordok Madrilen emandako aholkularitza jasotzeko aukera izango da.

Hortaz, pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: La mala fe (Elena Pauné, Marina Pauné, Eva Pauné, Espainia. 2019); Romance de ternura tardía (Ana Bugni, Argentina. 2019); Trabalenguas (Gretel Suarez, Argentina. 2018); Por la voz (Violeta Percia, Argentina. 2019); Lursaguak (Bizitzako eszenak) (Izibene Oñederra, Espainia. 2019); Ama (Juulia de Paz, Espainia. 2019); Roseline (Elvira Barboza, Esapinia/Frantzia/Argentina. 2018); eta  En esas tierras (Nayra Sanz Fuentes, Espainia. 2019).

Gogoratu, emanaldiak gaur bertan, azaroak 4, arratsaldeko 17:00etan eta 19.00etan, BilbaoArten.

Informazio osoa hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button