BESTELAKOAK

Beñat Sarasola, Mikel Uraken eta Lekuek Festibala, Bermeoko Talako Kantinan

Bermeoko Talan kokatua dagoen Kantinak martxoko Eguen sozialak egitarauaren berri eman du. Hala, asteon, Gernikako Lekuek musika-jaialdia aurkeztuko dute. Martxoaren 6tik 13ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren hirugarren edizioa. Antolatzaileen esanetan, “herriko agente ezberdinen artean eta elkarlanen antolatuko dugu”.

Martxoaren 10ean, halaber, hitzaldi literarioa izango da Beñat Sarasola idazlearen eskutik. Donostiarrak Bainaren belaunaldia izango du hizpide. Sarasolak Bainaren belaunaldia, Ustela, Oh Euzkadi! eta Pott saiakera argitaratu berri du, Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aita Santi Onaindia beka tarteko. Sarasolaren hitzetan, “Zergatik Bainaren belaunaldia? Alde batetik, hiru taldeek (Ustela, Pott eta Oh Euzkadi!) nolabait partekatu zuten joera umoretsu eta (auto)ironikoaren berri ematen digulako. Bestetik, eta batez ere, arrasto ona ematen dutelako aldizkariotan aurki zitekeen jarrera kritikorako”.

Martxoaren 17an, Boga Mungiako garagardo artisauaren dastaketa izango da.

Amaitzeko, martxoaren 31n, Mikel Uraken musikari bilbotarrak Neguaren ostean diskoa aurkeztuko du. Tradizioan sustraitutako euskal folk garaikideko zazpi doinu bildu ditu bilbotarrak lan berrian, gordinak, eta era berean sentikorrak, Laboaren eta Bon Iver kanadarraren itzalak bereak eginez. “Tradizioan sustraitutako euskal folk garaikideko zazpi doinu bildu ditu bilbotarrak lan berrian, gordinak, eta era berean sentikorrak, Laboaren eta Bon Iver kanadarraren itzalak bereak eginez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button