BERTSOTAN

Beñat Lizasok eta Gorka Maizek GBTX-ko final-zortzirenak irabazi dituzte

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta  laugarren final-zortzirenak jokatu ziren Ordiziako Herriko Antzokian eta Zumaiako Aita Mari Zineman. Beñat Lizasok eta Gorka Maizek  lortu zituzten saio horietan zuzeneko txartela.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena Ordizian izan zen larunbatean. Hantxe  Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Aitor Urbieta Aizpurua, Ane Zuazubiskar Iñarra, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi eta Manex Mujika Amunarriz bildu ziren. Guztien artean, Beñat Lizaso nabarmendu zen.
Eta hurrengo egunean, Zumaiako Aita Mari Zineman jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirena. Taula gainean Ander Lizarralde Jimeno, Beñat Jauregi Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jokin Bergara Eguren eta Unai Muñoa Amundarain. Gorka Maizek egindako lana saritu zuen epamahaiak.

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button