BERTSOTAN

Irungo Bertso Eskolen III. Eguna

Irungo Bertso Eskolen III. Eguna, asteburu honetan, ekainaren 14an, izango da Irungo Ola sagardotegian. Betiko legez, Irunabarrek antolatu du Irungo Bertso Eskolen Eguna.

Aurten ere Ola sagardotegian jarri dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta bertaratu nahi duen bertsozale ororentzat irekia izango dada Irungo Bertso Eskolen Eguna.

Ikasturte osoan zehar Irunen barrena hezkuntza ez formalaren eremuan antolatzen diren bertso eskoletan egindako lanaren hainbat lagin izango da entzungai: bertso jarriak, bertsotan oinarritutako ikuskizunak eta bat-bateko saioak, ordu eta erdi inguru iraun ohi duen saioan zehar tartekatuak guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button