Nontzeberri

Beñat Gaztelumendik aurrera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izan da asteburuan. Guztien artean Beñat Gaztelumendi Arandia izan da onena. Horrek esan nahi du Gaztelumendi abenduaren 14ko finalean izango dela.

Atzoko saioan, honako seikotea batu zen: Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Asier Azpiroz Iztueta eta Ane Labaka Mayoz. Gaztelumendik 506 puntu lortu zituen eta, finalaurrekoa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du.:

Hurrengo saioa, abenduaren 1ean izango da Tolosan, eta bertan, Beñat Lizaso Alberdi, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Jokin Uranga Isuskiza, Jon Maia Soria etaOihana Iguaran Barandiaran batuko dira.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren webgunean daude datu guztiak.

Exit mobile version