BERTSOTAN

Beñat Gaztelumendi txapeldun handia

Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa nagusia. Donostiako Ilunben bildu ziren 7.000 ikus-entzuleren aurrean Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak txapela eskuratzeko prest.

Guztien artean, eta Alaia Martinekin buruz burukoa egin ostean, Beñat Gaztelumendi nagusitu zen. Hortaz, bera da Gipuzkoako txapeldun berria.
Atzetik, Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Unai Agirre, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa sailkatu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button