IKUS-ENTZUN

“Beltza Weekend” jaialdian zinema ez da faltako

Erritmo beltz zaharren inguruan Iruñean ardazten den Iruñeko Beltza Weekend jaialdia, dakikezuenez, sasoi honetan egitekoa zen, baina bertan behera gelditu da COVID-19k sorturiko pandemiak ezarritako egoera larria dela eta.

Aurten, Beltza Weekend jaialdiaren antolatzaileek Zentral aretoan egin behar ziren emanaldiak bertan behera utzi dituzte. Horretaz gain, antolaturik zeuden bestelako jarduerak ere bertan behera gelditu dira: haur txikientzako tailerrak, erakusketak, liburuen aurkezpenak, kontzertuak eta DJ sesioak.

Baina dena ez da ezerezean gelditu. Zinemak bizirik dago eta Nafarroako Filmotekak antolatzen duen musika beltzaren inguruko zinearen mini-saila ez da programatik kendu.  Hortaz, Beltza Weekendeko edizio honi, zinea ez zaio faltako.

Gaur berton, irailak 1, izango da lehen filma Cadillac Records, 20:00etan. Bigarren saioa Rudeboy: The Story of Trojan Records, datorren astean izango da, irailaren 8an, ordu berean.

Filmen gaineko datu guztiak Nafarroako Filmotekak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button